“Txoriak eta Zauriak”, Mairu antzerki taldea

Txoriak eta Zauriak, 60′
Igandea, martxoak 31
17:00 Ikusgarri aretoan
5 €

Mairu antzerki taldea

Juan Cabrero Riero (Santa Cruz, Toledo) eta Isabelo Sanchez Alonso (Magan, Toledo); ikazkina bata eta musikaria bertzea. 1940an Lesaka eta Oiartzun arteko errepidean behartuta lanean ari zirela, ihes egitea lortu eta basoren batean ezkutuan bizirautea lortu dute gaur arte. Ahal izan duten neurrian, aldatzen ikusi duten bertze munduari begirik kendu gabe, Ramona anderearen konplizitatearekin, eta Mottelaren konpainiarekin, ekosistema propio bat eratzera iritsi dira; baina ez ohiko gertaera batzuek beraien mundu itxia aztoratuko dute.

Pertsona errealetatik abiatuta gure fikziorako pertsonaiak sortu ditugu. Memoria, kontakizunaren eztabaida eta terminologia berriak ia egunero komunikabideen plazan ageri diren garaiotan, denboraren eraginaren (edo eragin ezaren), minen kalifikazioen eta hitzen harrotasunaren inguruko kezkak eta zalantzak ekarri nahi izan ditugu eszenatokira. Zalantzak berriz ere; inportantea delako oroitzea, premiazkoa delako irudimena jartzea, beharrezkoa delako galderak egitea… zalantzarik gabe!