Olatz de Andres

Arraguak, formakuntza egitura, gizarte eragile eta tokiko (Lea Artibai) ekimenekin experimentazio harremanen bilaketan eragiten du. Hori dela eta, Olatz de Andrésen eskutik emango den tailer bat eskeintzen dugu Ertzak topaketen lehenengo edizioaren programazioaren barruan. Olatz de Andrések, tailer honen bidez, explorazio eta ikerketarako espazio bat proposatzen du, ukimenarekin lan egiteko, kontaktuarekin, sostengu, bultzada edo erresistentziarekin batera lan eginez, mugimendua eragin eta sormena bultzatzeko herraminta moduan, azken honi kolorea eta intentzioa emateko.