Olatz de Andres: Mugimendua eta Ukimena

“Mugimendua eta Ukimena”
Olatz de Andres

Martxoak 30, 11:00-13:00
Arropaineko Arraguan

Arropaineko Arraguak antolatutako ekintza

Dantzari eta koreografo moduan ibilbide luze baten ondoren, Olatz de Andrések Lŏkke konpainia sortu du, garapen koreografikorako egitura gisa. Lŏkke leku imaginarioa da, posiblea den hori bizi den lekua hain zuzen. Bere proposamen artistikoen bilaketak ez ohiko egoera koreografikoak sortzean datza, gelditasuna mugimenduarekin erlazionatuz eta norbanakoa dena eta kolektiboa denaren arteko tentsioekin jolastuz. Berak sortutako proposamenen artean dauzkagu The Big Game (2019), Eu Sou Passageiro (2018),The Endgame (2016), The Game (2015), Bardo (2015), Esfera (2015), El Cielo Ahora (2014), Privolva Landing (2013), Privolva (2011), dA CAPO (2009) edo Yo soy una cosa que dura (2007). Lan hauek guztiak, Euskal Herrian, Espainian, Frantzian, Erresuma Batuan, Alemanian eta Italian aurkeztu izan dira.