Leire Salamanca

Leire Salamanka (Tolosa, 1976)

2004tik dabil argiaren munduan. Antzerkiak, musikalak, edo moda pasarelak argiztatu izan ditu, baina, batez ere musikaren arloan egin ditu lanik gehienak. Besteak beste, MClan, Los Piratas, Ivan Ferreiro, Fermin Muguruza, Barricada, El Drogas, Gatibu, Etsaiak, Niña Coyote eta Chica Tornado, Rosendo edo Aurora Beltranekin lan egin izan du, adibidez.