Leire Salamanca: Argiztapenaren oinarriak artistentzat

Leire Salamanca
Argistapenaren oinarriak artistentzat, 90′
Igandea, martxoak 31
10:00-11:30, Ikusgarri aretoan
Dohainik

Tailer honen bidez, Leire Salamanca argi teknikariarekin, arte eszenikoei aplikatutako argiztapena landuko dugu. Oinarrizko ezagutza batzuk, espazio eszeniko bat argiztatzeko jakin beharrekoari buruz.

EDUKIAK:
· Foko motak eta bere ezaugarriak.
· Koloreak eta hauen esanahiak.
· Enfoke motak.
· Zer da Ryder bat eta nola egiten den.
· Atrezzoa: oinarrizko ezagutzak.
· Espazio eszeniko bat sortzeko aholku batzuk.
· Adibide praktikoak.

DINAMIZATZAILEA:
Leire Salamanca (Tolosa, 1976)
2004tik dabil argiaren munduan. Antzerkiak, musikalak, edo moda pasarelak argiztatu izan ditu, baina, batez ere musikaren arloan egin ditu lanik gehienak. Besteak beste, MClan, Los Piratas, Ivan Ferreiro, Fermin Muguruza, Barricada, El Drogas, Gatibu, Etsaiak, Niña Coyote eta Chica Tornado, Rosendo edo Aurora Beltranekin lan egin izan du, adibidez.

Tailerrean izena emateko epea amaitu da baina parte hartu nahi baduzu, idatzi mezu azkar bat koordinazioa@ertzak.eus.

Eskerrik asko!