“Komuneko zulotik”, Hamaika buelta antzerki taldea

Komuneko zulotik, 30′
Igandea, martxoak 31
12:30 Barandiaran aretoan
Dohainik

Hamaika buelta antzerki taldea

Nork ikusten du komunean gertatzen dena? Tabernako zuloa baino ez da. Sustantziadun elkarrizketak, gorputz lotsagabeak eta aurpegirik gabeko ekintzak. Keak estaltzen du lotsa, baita aitortzaren hotsa, denek disimulatu nahi baitugu egiten dugun kakaren usaina. Jende artetik isolatuta egoteak agerian utziko du jendartea. Ispiluak kontatuko dizue.