Idoia Gereñu Odriozola

Tolosa, 1980

EHUn Filosofian lizentziatu zen, eta Madrilgo UC3Mn masterra burutu ostean, Gizarte Zientzietako Doktore titulua lortu zuen 2016an Jarrai (1959-1968), abangoardiako euskal teatroaren ikur tesiari esker. Azken hamar urteetan 30-70 hamarkadetako euskal teatroa ikertzen aritu da. Zeregin honen ondorio izan dira argitaratu dituen Antzerti 75 urte ondoren (Etor-Ostoa, 2007), Antonio Maria Labaien, euskal antzerki gizona (HamaikaBide, 2010), Gure antzerki idatzia 1936ko erbestealdian (HamaikaBide, 2012) eta Bazegonk Amairu Jarrai gabe (UNED, 2018) artikulu eta lanak. EHAZEko koordinatzaile lanetan aritu zen elkartearen sorreran eta 2013z geroztik Tolosako KATIUSKA antzerki taldeko kide da. Haurrei antzerki tailerrak ematen aritu ostean, egun Bigarren Hezkuntzan ari da filosofia irakasle lanetan.