“Heriotza Bikoitza”, Ze Onda antzerki konpainia

Heriotza Bikoitza, 75′
Larunbata, martxoak 30
22:00 Ikusgarri aretoan
10 €

Ze Onda antzerki konpainia

Espazio itxi batean bi aktore errealitatearen eta fikzioaren arteko mugan kokatzen dira. Behin betiko elkarrekin egongo direla elkarri zin egiten diote. Bietako bat bidaia ikaragarri batetik itzuliko da. Heriotzatik, hain zuzen ere. Lehen pertsonan hitz egingo digute, baita bigarren pertsonan ere. Bizipen horrek kolokan jarriko du beraien bizitzari eta heriotzarekiko ikuspuntua. Bi kontzeptuak nahastu egingo dira iragana-oraina-etorkizuna nahasten diren bezala. Heriotza bizitzaren ondoren irekitzen den ate bat besterik ez da.

FITXA TEKNIKOA

  • Kontzeptua eta zuzendaritza: Jon Ander Alonso
  • Dramaturgia: Mikel Zumeta
  • Eszenografia: Álvaro Ledesma
  • Sorkuntza eta koreografia: Talde-lana
  • Aktoreak: Miren Gaztañaga, Eneko Sagardoy
  • Argiztapena: Arantza Flores
  • Musika: Paula Olaz
  • Jantziak: Ane Urtizberea
  • Ikus-entzunezkoak zuzenean: Zazpi T’erdi