Hamaika buelta antzerki taldea

Pasaia (Gipuzkoa)

2015ean sortu genuen Hamaika Buelta, Badia Eskolako helduen antzerki taldean ibilitako batzuon eskutik. Kide batzuk joan besteak etorri, 2018ko ikasturtearekin batera, beste pausu bat eman genuen eta gure kabuz hasi ginen sormen prozesua lantzen (ensaioak, emanaldiak..). Gure helburua beti izan da kritika soziala egitea eta ikuslea hausnarketara bultzatzea. Hori dela eta, gaur gaurkoz landu ditugun gaiak maitasun erromantikoa, ezkertiar pentsamenduaren kontraesanak, ikusgarritasunaren gizartea, berdinen arteko harremanak eta drogak izan dira.