Gaizka Sarasola Iartzabal

Lesaka, 1974

Txistulari eta musika irakaslea. Mairu Antzerki Tailerraren sortzaileetariko bat. Talde horren zenbait lanetarako musika eta testuak sortuak ditu. EDO! argitaletxeak 2016an Erleak, satorrak, beleak liburua kaleratu zuen bere hiru antzezlanen bildumarekin. Mairu Antzerki Tailerraren azken lanak idatzi eta zuzendu ditu; Talaka (2015), Bertso atabikoak (2015) eta Txoriak eta zauriak (2018). Musika arloan, Ixuriak (2004) eta Ez naiz deusen jabe (2007) diskoak kaleratuak ditu Xabier Erkiziarekin batera.