Eneritz Artetxe

Haur Hezkuntza, musika eta antzerkian formatua.

Philippe Gaulier antzerki eskolan diplomatua.

Antzezle bezala; antzerki, telebista, eta bikoizketan aritu izan da lanean.

Antzerki pedagogo bezala aldiz; hainbat antzerki eskola, herrietako antzerki talde, kultur etxe zein unibertsitate ezberdinentzat egin izan du lan.

EHAZE (Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko) zuzendaritza taldeko kidea da.

Gaur egun, Arropaineko Arragua zentroarekin ari da elkar lanean, bertako “Espazioa eta gauzak” proiektu pedagogikoaren barruan.

Dxusturi teatroaren fundatzailea ere bada, talde honekin “Konpota” eta “Karramarroa” bakarrizketak taularatu dituelarik. Egun, talde honen hirugarren sorkuntza fasean murgilduta dago.