EHAZE mahaingurua: Teatro geruzak

EHAZE mahaingurua: Teatro geruzak
Larunbata, martxoak 30
16:30, Azkue aretoan
Moderatzaile Eneritz Artetxe
Hizlariak: Ander Lipus, Arantzazu Fernandez, Idoia Gereñu eta Gaizka Sarasola

Teatroa tresna bat da. Pertsona zein komunitate orok komunikatzeko, hezteko, ezagutzarako erabil dezaketen tresna eklektiko bat zeinetan arte guztiek lekua duten.

Ikuskizunetatik haratago, antzerkiak gizartearen maila, arlo, geruza ezberdinak zeharkatzen ditu; hezkuntza, gizarte antolakuntza, politika, artea…

Mahai inguru honetan, antzerkiaz normalean erakusten zaigun aurpegitik haratago joan nahi genuke eta gizarte batean teatroak izan ditzakeen hamaikatxo funtzio eraginkorren gainean hausnartu.

EHAZE
EHAZE (Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea), euskarazko teatroaren eta antzerkizaleen erreferentziazko elkartea da. Euskarazko teatroa bultzatu, egonkortu eta bisibilizatzeko lanean dihardu batez ere. EHAZEren barruan, hainbat errealitate desberdin ordezkatzen dira. Antzerkia zaletasunetaik egiten dutenetatik hasi eta euskarazko antzerkia modu profesionalean bizi dutenengana arte. Izan ere, antzerkia ekinbide anitza da, hainbat geruzaz osatutako.

ERTZAk topaketen lehenengo edizioan, EHAZEk nahi izan du topaleku honetan egotea. Izan ere, ERTZAken antzerkia egiteko abiapuntu desberdinak ikusaraziko baitira. Kolaborazio harreman honi forma emanez “Teatro geruzak” mahaingurua planteatzen du 2019rako.