Ander Lipus

Markina-Xemein, 1971

Madrilgo William Layton Antzerki Laborategian egin zituen lehen ikasketak. Bilbora itzulita, beste artista batzuekin Mina espazioa sortu zuen eta bere ibilbidea antzerki ikerketa eta esperimentaziora bideratu. 1998an Antzerkiola Imaginarioa taldea sortu eta aktore eta zuzendari lanetan aritu zen. Antzerki antropologian aditua, zenbait ikastaro eta antzerki eskoletan irakasle izan da. Aulestin urtero ospatzen den ADEL ArteDrama Euskal Laborategiko zuzendari artiskoa da. 2007an ArteDrama Arte Eszenikoen Plataforma sortu zuen, eta 2012an, proiektu pertsonalak bideratzeko, HUTS TEATROA. Egun, maite duen antzerkia egiten jarraitzen du, zuzendari zein aktore bezala.