ANTZERKIAREKIN HARATZAGO!

2019ko Ibilaldiaren leloak esaten duen moduan, ikastolak bere proposamena haratzago zabaltzeko asmoa dauka aurten. Ibilaldia pasata ere, bere martxa jarraituko duten proiektuak bultzatzeko aukera bat izan daiteke-eta Ibilaldia. Asmo horren barruan jaio da Ertzak proiektua: Ibilaldiaren bultzadari esker martxan jarri ahal izan da zirkuitu profesional arruntetatik kanpo egiten diren antzerkiak batzea asmo duen proiektua.

Ideia horri tiraka, Xabier Arratek proiektu bat idatzi zuen Muntu antzerki taldearen babespean. Ibilaldiak, ekintzaz jositako urte bat izatetik haratzago joan nahi duenez, tokiko garapena ekarri dezaketen proiektuak bultzatzeko asmoa dauka. Hartara, Ertzak, herrian sortu eta geratzeko asmoa duen proiektua izanik, garapen kulturala bultzatzeko aukera ezin hobea zela iritzi zion Ibilaldiak, eta martxan jartzeko aukera eman. Antzerkiarekin ere haratzago goaz!

Eskerrik asko!!!

 

ibilaldia.eus