Euskal eszenaren aniztasuna bildu eta ikustarazteko espazioa da ERTZAK. Euskaratik egiten den teatroaren geruza anitzek lekua duten oholtza: Zaletasunetik egiten den antzerkiak, zirkuitu arruntez haratzago bide ezezagunak harakatzen dituenak, edo noizbait ogibide bilakatzeko asmoa duenak ere bai…

Eta 2019ko Ibilaldiarekin batera jaio da. Ikastolen mugimenduak hezkuntzaz askoz haratzago egin nahi baitu bere eraldaketa-proposamena. Topaketa forma hartuko du lehenik Martxoaren 29tik 31ra bitartean, eta sare batean moduan hasiko da ertzak harilkatzen hortik aurrera. Bidelagun izateko gogoa baduzu, nahastu gurera beldur gabe…